Jarduerak
Ezagutu Freak Festival-ean zain dituzun jarduera guztiak: mahai-jokoak, rola, tailerrak, hitzaldiak, aurkezpenak eta askoz gehiago!
Galderak eta erantzunak
Jardueretarako izen-emateak aurrez aurrekoak izango dira: informazio-postuan edo, mahai-joko eta txapelketen kasuan, ludotekaren postuan. Izen-emate bakoitza jarduera egingo den goiz edo arratsalde berean irekiko da, ordutegi hauen arabera:
- Ostiralean: 17:30etik aurrera
- Larunbat goizean: 10:00etatik aurrera
- Larunbat arratsaldean: 15:00etatik aurrera
- Igandean: 10:00etatik aurrera
Hitzaldiak, liburu aurkezpenak eta beste jarduerak ez dute aurretiko izen-ematerik behar. Parte hartu nahi duten guztiei irekita daude.
-
Mota
-
Eguna
-
Hizkuntza
-
Mahai-jokoen ludoteka
Mahai-jokoakJarraituaMugarik ezPubliko guztientzatAskeaGozatu mahai-joko aukera anitzeko ludotekaz, ekitaldi osoan zure eskura egongo dena, ondo pasatzeko joko berriak aurkitu eta ezagutzeko, edo betiko klasikoetara berriro bueltatzeko.
Antolatzailea(k): Valinor Kultura-Elkartea -
Ikasi Euneiz Unibertsitateko ikasleen lehen mahai-jokoetan jokatzen
Mahai-jokoakOstirala
18:00 - 21:00
Larunbata
18:00 - 21:00
10 parte-hartzailePubliko guztientzatEspainieraHurbil zaitez EUNEIZ Unibertsitateko (Gasteiz) Bideojokoen Diseinu eta Garapeneko Graduko eta Bideojokoetako Arteko Graduko lehen promozioko gure ikasleek sortutako mahai-jokoetara jolastera!
Antolatzailea(k): EUNEIZ Unibertsitea -
Wargames Done Right!
Mahai-jokoakLarunbata
15:00 - 18:00
4 parte-hartzailePubliko guztientzatEspainieraAditu baten eskutik ikasi One Page Rules, wargame azkar, erraz eta doakoa jokatzen. Gainera, joko agnostikoa denez, etxean duzun edozein miniaturarekin jokatu dezakezu! Zatoz sistema probatzera eta hasi jokatzen!
Antolatzailea(k): Kimera Elkartea -
Ikasi Flamecraft-en jokatzen
Mahai-jokoakIgandea
10:30 - 11:30
5 parte-hartzailePubliko guztientzatEspainieraZure helburua hiriko sugarren zaintzaile ospetsuena izatea da! Handitu zure ospea dendak bisitatuz dragoi artisauak esleitzeko, sorginkeriak jaurtitzeko eta zure dragoi hautatuen helburuak betetzeko.
Antolatzailea(k): Alter Paradox -
Ikasi Meepleland-en jokatzen
Mahai-jokoakOstirala
19:30 - 20:30
4 parte-hartzaile+10 urteEspainieraEraiki munduko jolas-parkerik ospetsuena! Atrakzio liluragarrienak erosi, zerbitzurik onenak eskaini eta bisitari gehien lortu. Arrakasta izateko ase zure publikoaren beharrak! Ziurtatu ez duzula bisitari bat bera ere deskuidatuko, hain zoriontsuak ez direnek zure izen onari kalte egingo baitiote.
Antolatzailea(k): Alter Paradox -
Ikasi Terraforming Mars: dado-jokoan jokatzen
Mahai-jokoakOstirala
18:00 - 19:00
4 parte-hartzaile+14 urteEspainieraAzkenean, Marten koloniak eraikitzea lortu dugu, baina erronka are handiagoa dago: planetari bizia ematea eta gizateriarentzako etxe berri bihurtzea! Terraforming Mars: dado-jokoak esperientzia izugarria eta ikasteko erraza eskaintzen die bai familiei bai jokoen zaleei.
Antolatzailea(k): Alter Paradox -
Dungeons & Dragons: El devorador de esperanza
Mahaiko rolaLarunbata
15:30 - 20:30
4 parte-hartzaile+16 urteEspainieraDuela hilabete batzuk, Durzo mago bihozbera irentsita hil zen, garai batean bere lagun banaezina izan zenak irentsita. Gutxi dakigu orain Ithot Eroari buruz, bere gordelekuan sartzen direnak berriro ez ikusteaz harago. Hala ere, bere zorigaiztoko patua baino lehen, Durzok, behar zuen orori laguntzeko asmoz, edozein madarikazio iraultzeko metodo bat aurkitu zuela susmatzen da. Baina ezagutza hori Ithoten gordeleku ilunean lurperaturik dago, eta aski zoro edo etsi haiek bakarrik ausartuko lirateke piztiaren egoitza ilunean barneratzen galdutako ezagutza hori berreskuratzeko…
Antolatzailea(k): Valinor Kultura-Elkartea -
Errege Herdoilduaren Dorrea
Mahaiko rolaIgandea
10:30 - 13:30
6 parte-hartzaile+10 urteEuskaraAltxorrez beteriko dorre baten zurrumurrua heldu zaizue, baina orain arte inork ez du jakin dorre hori non gordetzen den. Orain baduzue arrasto bat. Nora eramango ote zaituzte arrasto horrek, ordea?
Antolatzailea(k): Rolariak -
Helmuga: iragana
Mahaiko rolaLarunbata
15:30 - 18:00
4 parte-hartzaile+8 urteEuskaraCientíficos sisteman oinarrituta. Egokia 8-12 urteko umeentzat. Denbora bidaiari talde bateko kideak zarete eta bihar zuen lehenengo bidaia izango da. Denbora Bidaien Agentziak zuek bezalako agente ausartak behar ditu oztopo guztiak gainditzeko eta onik bueltatzeko.
Antolatzailea(k): Rolariak -
Valhallako liburu galduak
Mahaiko rolaLarunbata
12:00 - 14:00
7 parte-hartzailePubliko guztientzatEspainieraMantxa, istorioak irensten dituen munstroa, Valhallako liburutegia arriskuan jartzen ari da: liburuen orrialdeak zuriarazten ari da! Hori saihesteko, zaindari handiak, Fray Cescek, liburutegiko liburuetako heroirik onenak deituko ditu Mantxa elkarrekin garaitzeko. Dragoiek, maitagarriek, banpiroek, abenturazaleek eta sorginek partida hau rolez betetzen dute, eta zuek izan zaitezkete protagonista, ez bakarrik zuen istorioan, baita beste askotan ere.
Antolatzailea(k): Valhalla Ediciones -
Alien: El diluvio de los dioses
Mahaiko rolaLarunbata
10:30 - 13:30
5 parte-hartzailePubliko guztientzatEspainieraTras muchos años en hipersueño, M.A.D.R.E. por fin ha detectado un planeta con las condiciones apropiadas para terraformar, como tripulantes de la nave de exploración cartográfica Odyssey. Vuestra misión es explorar y catalogar dicho planeta pero, cuidado, pues este mundo oculta un secreto que no debe ser despertado…
Antolatzailea(k): Valinor Kultura-Elkartea -
Cthulhuren deia 7.: El margen de las tinieblas
Mahaiko rolaLarunbata
18:00 - 21:00
5 parte-hartzaile+16 urteEspainieraIkertzaileak Arkhameko Santa Maria Ospitalera joango dira. Han, Rupert Merriweatherrek, fase terminaleko minbiziarekin, hamarkada batzuk lehenago etxalde zahar batean hasi zen amesgaizto batekin amaitzea proposatuko die, hau erabat askatu aurretik.
Antolatzailea(k): Atlas Taldea -
Dune 2D20: Agentes del Imperio
Mahaiko rolaIgandea
10:30 - 13:30
5 parte-hartzaile+16 urteEspainieraEtxe bateko agenteak zarete eta Arrakis basamortuko zuen esleipenean espezie gutxi zergatik dagoen ikertu behar duzue. Ordea, Arrakiseko hondarretan barrena egingo duzuen bidaiak era guztietako arriskuak ekarriko dizkizue, Fremen beldurgarrietatik hasi eta hareazko har hilgarrietaraino.
Antolatzailea(k): Atlas Taldea -
The Witcher: La bestia de Villaverde
Mahaiko rolaLarunbata
15:30 - 18:30
5 parte-hartzaile+18 urteEspainieraEn una aldea cercana de Rivia están sucediendo extraños sucesos. Sin nadie para protegerlo, el pueblo está sumido en el terror, pero quien los salve no debe ser un héroe, no… debe ser un profesional.
Antolatzailea(k): Valinor Kultura-Elkartea -
La Leyenda de los Cinco Anillos 5.: Sarrerako partida
Mahaiko rolaOstirala
18:00 - 21:00
5 parte-hartzailePubliko guztientzatAskeaErdi Aroko Asian girotutako rola, elementu fantastikoekin. Klan nagusietako bost mutil gorte batera joango dira adin-nagusitasuna lortu eta eskubide osoko samurai bihurtzeko. Txapelketa batean trebatzen emandako urteetan lortutako trebetasunak erakutsi beharko dituzte. Txapeldunak ohorea eta aintza lortuko ditu bere klanarentzat, Esmeralda Txapeldun bihurtuz.
Antolatzailea(k): Alter Paradox -
Van Hoff konpainiako erreklutamendu postua
Zuzeneko rolaLarunbata
10:30 - 11:30
16 parte-hartzailePubliko guztientzatEspainieraVan Hoff konpainia handiak errekluta berriak behar ditu bere hurrengo kanpainarako; horregatik, konpainiako kapitainak berak plazak ireki ditu errekluta berrientzat. Hauek entrenamendu martzial eta etiketa entrenamendu bat jasoko dute ikusteko ea beraien bizitza miserableek baliorik duten.
Antolatzailea(k): Van Hoff Konpainia -
Anima Imperatoris
Zuzeneko rolaLarunbata
15:30 - 18:00
12 parte-hartzaile+14 urteEspainieraImperatoris-ek azken translazioa Inmaterium-etik espazio errealera egiten du helmugara iritsi aurretik. Baina badirudi zerbaitek jarraitu diela, hiru zerbitzari puskatan moztuta agertu baitira zama-sotoetako batean…
Antolatzailea(k): Luis Urra Armañanzas -
Idazketa-tailerra
TailerrakLarunbata
11:30 - 13:30
Mugarik ezPubliko guztientzatEspainieraNolakoak dira zure pertsonaiak? Nolakoa da inguratzen dituen mundua? Zer urrats jarraitu behar ditu istorio batek harrapatu dezan? Etor zaitez argitaratutako egileekin idaztera, istorioei buruz jakin nahi duzun guztia kontatuko baitizute.
Antolatzailea(k): Valhalla Ediciones -
Glasspainting hasiberrientzat
TailerrakOstirala
19:00 - 20:00
6 parte-hartzailePubliko guztientzatEspainieraMetakrilato gaineko pintura akrilikoaren teknika. Ikasi zure pertsonaia gogokoenak pintatzen, oso ohikoa ez den gainazal batean, koloreak nabarmendu eta bizitza propioa izan dezaten.
Antolatzailea(k): Pixsebas -
Artilezko untxiak
TailerrakOstirala
18:00 - 19:00
10 parte-hartzailePubliko guztientzatElebidunaZeuk egindako giltzateko tamainako untxi adoragarriak; eskuragarri daudenetatik nahi duzun kolorea aukera dezakezu eta pausoz pauso lagunduko zaitut egiten, oso erraza da eta publiko guztientzako.
Antolatzailea(k): Yumi -
Miniaturak margotzeko hastapenak
TailerrakLarunbata
15:30 - 16:30
10 parte-hartzaile+12 urteEspainieraEtxean miniaturaren bat duzu baina ez zara margotzen ausartzen ez dakizulako nondik hasi? Hau da zure tailerra! Hartu boligrafoa, papera eta pintzela, miniatura horiei merezi duten arreta emateko ordua iritsi baita. Tailer honetan miniaturak margotzeko beharrezkoa den guztia ikasiko duzu, kaxatik ateratzetik zure joko edo beira-arasan kokatzeraino.
Antolatzailea(k): Valinor Kultura-Elkartea -
Miniaturen pintura: oinarrizkoetatik haratago
TailerrakIgandea
10:30 - 12:00
10 parte-hartzaile+12 urteEspainieraMiniaturak margotzearen oinarriak ezagutzen dituzten eta haien teknikak harago eraman nahi dituztenentzat. Kolore trantsizioak egiten ikasi, bai marineen energia ezpatentzat zein non metallic metal-aren hastapen moduan. Zure miniaturak daramatzaten objetuen argiarekin dirdiratzen dutela iruditzea lortu (OSL) edota patroi originalak marraztu freehand teknikarekin.
Antolatzailea(k): Valinor Kultura-Elkartea -
Cosplay-ean edo rol-jokoan erabiltzeko adartxoak
TailerrakOstirala
19:00 - 21:00
10 parte-hartzailePubliko guztientzatEspainieraZenbait materialez osaturiko bi adartxo txiki egiteko lantegia. Sortu, margotu eta bi pintza edo diadema batean jarri, ileari euts diezaioten.
Antolatzailea(k): Arkenaya -
Edalontziak margotzea
TailerrakLarunbata
16:00 - 18:00
Igandea
10:30 - 12:30
24 parte-hartzailePubliko guztientzatEspainieraEdalontzi bat apaindu zure diseinu gogokoenekin eta eraman ezazu Freak Festivalaren oroitzapen iraunkor bat: beti eduki edo oparitu nahi izan duzun katilu edo edalontzi hori. Askatu zure irudimena eta sormena gure tailer ezagunenetako batean!
Antolatzailea(k): Valinor Kultura-Elkartea -
Dadoak eta tinta: rolaren eta literaturaren arteko lotura narratiboa
HitzaldiakLarunbata
15:30 - 16:30
Mugarik ezPubliko guztientzatEspainieraRol-jokoen eta literaturaren arteko loturei eta eraginei buruzko hitzaldia:
- Paperetik mahaira: Liburuen rolerako moldaketak (Lovecraft, Señor de los Anillos, The Witcher, Dune, Alatriste…).
- Mahaitik paperera: liburu bihurtu ziren abenturak eta rol-girotzeak (Dragonlance, Leyenda de los Cinco Anillos, Vampiro…).
- Egunez rolero, gauez idazle: nola laguntzen digun rolak idazle hobeak izaten.
- Zuzeneko rol (LARP) literarioa: liburuetan oinarritutako rol-ekitaldiak eta PJen sorkuntza, literaturan oinarritutako zuzeneko rolerako.
Antolatzailea(k): Laura Blanco Villalba, Julio San Román Cazorla -
Idazleen gerra!
Liburu aurkezpenakLarunbata
10:30 - 11:30
Igandea
10:00 - 11:00
Mugarik ezPubliko guztientzatEspainieraIrabazi liburu bat! Proba, galdera eta erokerien lehiaketa honetan, idazleek elkarren aurka lehiatuko dira. Bat egin eta zozketatutako liburuetako bat irabazi ahal izango duzu. Edo, begiratu besterik nahi ez baduzu, gozatu barreekin.
Antolatzailea(k): Valhalla Ediciones -
Ander Pérezen La noche púrpura izeneko beldurrezko eleberriaren aurkezpena
Liburu aurkezpenakLarunbata
16:30 - 17:30
Mugarik ez+14 urteEspainieraEmakume batek bere aita galdu berri du. Hauek izan ziren bere azken hitzak: «zaindu medailoia». Medium batek erantzunak bilatzen dabilen gizon baten bisita jasotzen du. Etxe-andereño berriaren eta etxezainaren arteko harremana ez da erraza izango. Gure errealitatea beste aldetik bereizten duen errezela urratu egin da. Deskribaezina, ezkutukoa den izua, pitzaduretan zehar zabaltzen ari da. Eta gaueko zerua purpuraz tindatu da.
Antolatzailea(k): Uzanza Editorial -
Tiroa Stormtrooper-ari
Beste jarduerakJarraituaMugarik ezPubliko guztientzatEspainieraDenek, txikiek zein helduek, zorte ona probatu nahi dute pistolekin (Nerf jostailu-marka) gaiztoen irudiei tiro eginez, haiek eraisteko. Beti dago saria. Prezioa euro solidario bat da sei tiroko erronda baterako.
Antolatzailea(k): Orden de Revan Cantabria -
Bideojokoen quiz-a belaunaldi guztientzat
Beste jarduerakIgandea
11:30 - 12:00
Mugarik ezPubliko guztientzatEspainieraEmaten duzun bezain gamerra zara? Quiz honetan Pokemon, Zelda, Mario, Dungeons and Dragons, Genshin Impact, Honkai Star Rail, League of Legends, Final Fantasy, Kingdom Hearts eta beste joko mitikoei buruzko galderak izango dituzu. Pasa zaitez eta erakutsi zure balioa.
Antolatzailea(k): Mayi