Gonbidatuak

qrolanp
qrolanp
Artista

Roland marrazkilari eta artista iruindarra da, Erdi Aroko fantasiazko ilustrazioan eta mahai-jokoetarako miniaturen eta irudien diseinuan espezializatua.

Destrona2Plus
Destrona2Plus
Cosplayerrak

Bilboko bikote hau 2018tik dabil cosplay egiten. Crossplay, joskintza eta Disneyko emanaldiengatik nabarmentzen dira. Hainbat lehiaketa nazional irabazi dituzte eta 2020an International Cosplay League-ko aurre-hautaketa lortu zuten.

Eneko Menica
Eneko Menica
Artista

Rolero eta bilbotarra, aspaldidanik marrazten ditu rol-jokoetarako mapak eta planoak. HT Publishers, Holocubierta, Aventureros en la Marca del Este eta Sugaar argitaletxeekin kolaboratu du, besteak beste. Lan didaktikoa ere egiten du sareetan, mapak sortzen eta marrazten irakatsiz.

Usagitxo
Usagitxo
Cosplayer

Usagitxo cosplayer da duela hamar urte baino gehiagotik. Sailor Moonen, 80ko eta 90eko hamarkadetako manga/animearen eta musikalen zale amorratua da.

2018an, European Cosplay Gathering nazioarteko finalera iritsi zen Parisen, KaKiKu Cosplay taldekideekin batera; eta 2022an, Londresko Cosplay Central Crown Championship finalera. Urrian Pop Culture Hiroshiman lehiatuko da Japonian Vanilla taldekidearekin.

Mayicosplay
Mayicosplay
Cosplayer

Mayicosplay, iaz Freak Festival jaialdian bisitari izan zena, orain epaimahaikide eta hizlari gisa dator. Urte bat darama munduan eta osasun mentaleko erizaina da; cosplay ikuspegi psikosozialetik ikustea gustatzen zaio, pertsona askorentzat lagungarri gisa.