Zer da Freak Festival?


Freak Festival doako aisialdi alternatiboko jardunaldi bat da, gizarteko gazte sektore guztiari bideratutakoa. Gauekoak programak eta Udaletxeak bermatuta, Vitoria-Gasteizko gazte eta kultura elkarteek guztiz antolatu eta gauzatua, Freak Festival-ak hiru eguneko jardunalditan jarduera-sorta zabala biltzen saiatzen da, publiko orokorrari aisialdirako aukera desberdinak eskaini nahian.

Hiru egun hauetan, jardunaldia hirigunetik oso gertu dagoen Artium Museoan gauzatzen da, azken honek eskaintzen diren ekintzetarako lekua uzten duelarik. Jarduera eskaintza gorakor honen barruan erakusketak, tailerrak, hitzaldiak, lehiaketak eta txapelketak, bideo-jokoak, mahai jokoak, kultura japoniarra, kirol alternatiboak y gauza asko gehiago topa daitezke.

2018-ko edizioak jardunaldi hauen laugarrena suposatu zuen, aurreko urtetakoak 2014, 2016 eta 2017an izan zirelarik. Urtez-urte hazkuntza onespen joera nabarmena aurkeztuz, 2018-ko edizioan ia 1500 bisitaldi erregistratu ziren larunbatean zehar.

Gainera, Freak Festival-en izaera kolaboratiboa da. 25 elkarte, enpresa edo gertuko kolektibo baino gehiagok bermatu dute Freak Festival aurreko ediziotan.