Gonbidatuak
-
Mayi
Cosplayer
Freak Festival 2024-ko lehenengo gonbidatua aurkezten dizuegu!
Gasteizko erreferentziazko cosplayer-a. Hiru urte daramatza modu formalean cosplay-aren mundu zoragarrian. Gutxinaka, makillajearen eta ileordeen estilizazioan espezializatzen. Osasun mentaleko erizaina izanik, cosplay-a norberaren osasun mentala zaintzeko era zoragarri bezala lantzea gustatzen zaio.
-
Cristinasalaslopez
Cosplayer
Hurrengo gonbidatua aurkezten dizuegu, Cristinasalaslopez!
Cristina Cantabriatik dator eta gutxi gorabehera hiru urte zituenetik mozorratzen da, 2015ean cosplay-aren munduan hasi zen. Ordutik ez du cosplay-a egiteari utzi primeran sentiarazten duelako. Bere cosplay-rik ezagunenak Arielena eta Cyberpunk-eko Rebecca dira. Baina oraindik proiektu asko geratzen zaizkio aurretik!
-
Cosdaimon
Cosplayer
Cosdaimon gonbidatuen zerrendara batu da!
Cosplay da bere pasioa. Horregatik sartzen da mundu honetan joskintzarekin. Gaur egun, benetan betetzen duena ikasten du, eta, horren bidez, hainbat lehiaketatara aurkeztu ahal izan da. Pixkanaka-pixkanaka, makillaje-teknikak beste maila batera eramaten ari da, eta asko gustatzen zaio bere sare sozialetan urratsak irakastea.
-
Creandoinfinito
Ilustratzailea
Zune gure bosgarren gonbidatua da!
Creandoinfinito izenez ezaguna da sareetan, eta urtero hiri eta herri ezberdinetan ibiltzen da bere lanak erakusten. Oso estilo koloretsuarekin, katuekiko, espazioarekiko eta telesail edo jolasetako fikziozko pertsonaiekiko duen gogoa adierazten du.
-
Yumi
Cosplayer
Azken gonbidatua Yumi da, 2017tik anime eta bideo-jokoen cosplayer bat!
Inoiz ez zuen imajinatu jendeari bere lana hainbeste gustatuko litzaiokeenik, horregatik besteei laguntzea erabaki zuen YouTube-n cosplay-ari buruz bere aholku onenak emanez, batez ere hasiberrientzat. Oso ondo pasatzen dute elkarrekin Twitch-en zuzenean hitz egiten eta jotzen.