Artisten eta denden postuak
Ezagutu gure zaletasunak zabaltzea ahalbidetzen duten eta beren produktuak munduari ezagutzera eman nahi dizkioten tokiko egile eta saltokiak!
-
Con Pluma y Píxel
Abenturen bila zabiltza? Abenturak ditugu! Con Pluma y Píxel argitaletxea zientzia-fikzio, fantasia eta beldurrezko generoak jorratzen ditu, eta liburu-jokoetan eta fikzio interaktiboan espezializatua dago. 2016an ireki zenetik, hainbat ekitalditan egon da, bere jokoak erakusten dituzten tailer, jarduera eta partidekin. Gaur egun lau liburu-joko eta rol joko lerro ditu zabalik.
-
Costurero Rolero
Costurero Rolero-n dozenaka dado-poltsa aurkituko dituzu, zure tokenak, markatzaileak eta poliedro gogokoenak antolatzeko konpartimentuekin. Horrez gain, motxilak, tote bag-ak eta osagarriak dituzu, zure mazoak, mahai-jokoak eta bururatzen zaizuna garraiatzeko. Abentura mahai honetan hasten da!
-
So Below
Ezohikoa eta egunerokoa: So Below rol joko bat da, non pertsonaiek azalpenik gabeko botereak lortu dituzten. Baina bizitza liluragarri eta berri honek ez du aurrekoa ordezkatzen. Eguneroko arazoek hor diraute: lana, dirua, harreman pertsonalak… Bitartean, errealitatearen oinarriak probatzen dira. Gure zirkuluaren eta besteen arteko mugak ahuldu egiten dira eta aristokrazia kosmikoak bere armadak prest ditu. Azken borroka hastear dago… Bitartean, zure pertsonaia katutxoen bideoak begiratzen ari da Interneten. Hau lotsa!
-
Lykostherium
Lykostherium fantasia eta sormena elkartzen diren babesleku magikoa da. Hemen, arte digitalak bizia hemante die mitoei, bideojokoei eta rol-abenturei, magiaz eta aniztasunez beteriko ilustrazioekin. Gainera, altxor txikiak aurkituko dituzu, hala nola giltzatakoak, istorioz betetako pegatinak eta mundu urrunetako ikurrak dituzten txapak. Ikuspegi inklusibo eta bakarrarekin. Postu apal honek irudimenak mugarik ez duen eta xehetasun bakoitzak istorio bat kontatzen duen erresuma bat esploratzera gonbidatzen gaitu.
-
Magic All Goal
Magic All Goal Vitoria-Gasteizko Fermin Lasuen kalean dagoen eta estrategia jokoetan berezita den denda da. Gainera, txapelketa mordo eta garrantzitsuak maiz ospatzen ditu. Joku edo osagarriren bat behar baduzue, laguntzen saiatuko gara. Baita, edozein joku probatu nahi baduzue, Magic All Goal-eko jolas egiteko aretoan partidak egin ditzakezue!
-
Monarka Store
Denda erregina TCG jokoetan, Monarka Store zure topagunea da karta kolekzionagarriak maite dituztenentzat. Espezializatuak gaude boosterrak, mazoak, kutxak eta produktuak eskaintzen, baita zure kartak babesteko eta gozatzeko beharrezkoak diren osagarriak ere: fundak, karpetak, kutxak, tapeteak eta askoz gehiago. Kolekzionista izan, jokalari lehiakorra edo mundu honetan hasi nahi duen norbait, Monarka Storen aurkituko duzu behar duzun guztia zure TCG pasioa hurrengo mailara eramateko.
-
Tributos literarios
Zuen autore gogokoenak bueltan datoz! Zuzenean roasteatu ziren idazleak, Valhalla Liburutegiaren rola ekarri zutenak, ginkana eta beste hamaika ekintza ekarri zituztenak bueltan dira aurten albiste literarioz josiak (bigarren zatiak eta beste eleberri batzuk) ondo pasatzeko, roleatzeko, haien eleberrietaz hitz egiteko eta batez ere, oso frikiak izateko prest.